Metroscopiaren lantalde profesionalak iritzi-ikerketetan eskarmentu zabala du eta berau etengabeko kuriositate eta berrikuntza-izpirituarekin osatzen du. Galdeketa-politiko eta hauteskunde-emaitzen aurreikuspenetan erreferente, gizarte-bizitzako hainbat arloren inguruan ikertzen du. Bere gizarte-kapitala bertako profesionalen esku dago; edozein talde ekonomiko, sozial edo politikorengandik independentzia osoa bermatuz.

Printzipioak

Metroscopiaren erronka da bere lanaren bereizgarria zorroztasun intelektuala izatea, oinarri metodologiko sendoa eta azaltzeko argitasuna. Lortutako datu guztiei ahalik eta zabalpen handiena ematen saiatzen da (konfidentzialitate-klausula dutenak salbu) gizarte-ikerkuntza zerbitzu publikoa dela ulertzen duen heinean. Zentzu horretan, gure gizartearen auto-ezagutza hobeagoa bultzatzean, kultura demokratikoa indartzen lagundu dezakeela sinesten baitu.

Inkestek eta iritzi-galdeketak gizarte azterketarako lanabes sendoa osatzen dute, hiru mende laurdenetako historiarekin. Gaur egun, “inkestetan ez dut sinesten” esatea, “termometroetan ez dut sinesten” esatearen parekoa da. Inkestak eta galdeketak, termometroak bezala, ez dira fede kontu bat, erabilgarritasun eta eraginkortasunari lotuak daude. Asmakizunen “artea” ere ez da, sarritan zentzu hau eman nahi bazaio ere. Une jakin batean gizartean dauden iritziak deskribatu eta neurtzeko balio dute –ez gehiago eta ez gutxiago-; eta hortaz, bere erabilerak, ikertzailearen  partetik apaltasun eta zuhurtzia handia eskatzen du. Eta apaltasunez eta zuhurtziaz ulertu eta aurrera eramaten du, hain zuzen ere, bere lana Metroscopiako lantalde profesionalak.

Zer egiten dugu?

Iritzi-ikerketak eta gizarte-ikerketak. Adituak gara honako ikerketa-motetan:

  • Galdeketa-politikoak eta hauteskunde aurreko azterketak
  • Gizarte- giroaren barometroak
  • Kultura politikoko ikerketak
  • Erakundeekiko konfidantzaren inguruko azterketak
  • Irudi korporatiboaren barometroak
  • Zuzenbidearen eta Justiziaren soziologiaren ikerketak
  • Enpresa-giroaren barometroak
  • Bizitza ekonomiko eta enpresarialari buruzko herritarren iritziaren barometroak

2008tik El Pais egunkariarekin modu jarraituan elkarlanean dihardugu. Egunkari horrentzat hilero gizarte-giroaren barometro bat burutzen dugu eta baita hauteskunde aurreko azterketak eta gai koiunturalen inguruko azterketak ere.

Urtero “Pulso de España” izeneko txosten bat lantzen dugu Espainiako gizartean nagusitzen diren iritzien balantzea bilduz.